Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Altzo
2008ko abenduak 3, Asteazkena

;2008-07-23;Ludotekaren eskutik, igerilekura

Ludotekaren eskutik, igerilekura

altzo Pasa den ekainaren 23an hasi eta uztaila guztian zehar, Altzon ludoteka izaten ari dira etxeko txikienak. Beste ekitaldi askoren artean, Villabonako igerilekura joateko aukera izan zuten. Irteera berezia izan zen haientzat eta ederki gozatu zuten. Orokorrean, parte hartu duten gaztetxo guztiak «oso gustura ibili dira ludotekan», Altzoko Udaleko arduradunek azaldu dutenez; guztira 40 lagun inguru ibili dira eta «tamalez» ez zaie asko falta ludotekako ekitaldiez gozatzeko, izan ere, bihar bertan emango diete bukaera. Igerilekura joateaz gain, San Fermin eguna ere, esaterako, ospatu zuten zezen eta guzti. Abuztuan etxekoekin egin beharko dituzte, beraz, planak...

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.