
2004-07-30 | 14:07:55
Atzo egin zuten 2003ko urtekariaren aurkezpena
72 orrialdeko liburuska osatu dute
Atzo arratsaldean egin zuten 2003ko urtekariaren aurkezpena; 72 orrialdetan, "etorkizunaren inguruko gaiak, herriko gertaerak, herriaren mugetatik haratagoko aferak..." jaso dituzte. Urtekaria argitaratzen den zazpigarren urtea da; aurten ere, aurreko urteetan bezala, 'Ondare eta txokoak' deritzon lehiaketa ere antolatu dute. Bertan, hamabi galdera daude eta bakoitzak hiru erantzun posible ditu; guztiak erantzun ondoren, orria udaletxean utzi beharko da gero, zozketa burutzeko. Bilintx liburudendan nahi dutena erosteko 75 euroko balioko bi sari zozketatuko dira.
2004-07-06 | 13:02:58
Uztailaren 28a bitarte egongo dira Altzoko gaztetxoak udaleku irekietan
Orain dela aste bete hasi ziren Altzoko gaztetxoak udaleku irekietara joaten; guztira, 32 haurrek eman dute izena. Horien ardura hiru begiralek izango dute. Bi urtetik hasi eta hamar urte bitarteko haurrak eta gaztetxoak daude udaleku irekietan bertan jolasak, irteerak... egiteko aukera izaten dute. Gaur, herri kiroletan eman dute goiza; taldeka, korrikan, zaku karreran, koskol bilketan, soka tiran...aritu dira herriko pilotalekuan. Bihar, San Fermin eguna izanik, Azkarateko jaietara joango dira altzotarrak; udaleku irekietako hainbat ere joango dira bertara oinez. 08:30ean abiatuko dira herriko plazatik.
2004-06-30 | 12:58:45
Ireki da Altzoko erraldoiari buruzko erakusketa
Inaugurazio ekitaldian herriko alkateak, Pilar Zuriarrainek, Edorta Kortadi historialariak eta turismo sailburuordeak, Mari Karmen Gaarmendiak, hitz egin duteriak
Altzoko erraldoiari buruzko erakusketa inauguratu berri dute; udaletxeko kultur aretoan erraldoiaren irudiak, objetu pertsonalak egongo dira ikusgai uztailaren amaiera bitarte.
2004-03-06 | 19:24:11
Bi haritza landatu dituzte herriko txikienek
Zuhaitz Eguna zela eta, bi haritza landatu dituzte Geiza deritzon gunean; 16:00ak aldera autoz gerturatu dira herritarrak zuhaitzak landatzeko asmoz. Haurrak izan dira protagonista ekimen horretan beraiek, tresnak hartuta landatu baitituzte zuhaitzak. Pasa den astean burutzekoa zen ekimena baina bertan behera geratu zen elurra zela eta.
2004-03-05 | 19:26:23
Zenbakien, izenen eta koloreen umorezko eta irudimenezko istorioak
Hitzak patriketan antzezlana eskaini du Hankatxo antzerki taldeak Altzoko Erretore Etxean. Izenak, zenbakiak eta koloreak izan dira protagonista; horiekin batera, hainbat pertsonai taularatu dituzte Aitzpea Goenagak eta Iņaki Beraetxeak: Barbara labezomorroa, Barea herensugea, Olaia oiloa... irudimenezko eta umorezko istorioak Altzoko haurren zein helduen barreak eragin dituzte.
2004-03-02 | 11:24:55
Askotariko ikastaroak Cebanken eskutik
Cebank-Cdea profesionalentzako formazioaz arduratzen den eskolak, hainbat ikastaro eskainiko ditu dohan martxotik aurrera. Baldintza bakarra 25 urtetik gorakoa izatea da. Ikastaroetan izena eman nahi dutenek udaletxera deitu (943 65 24 13) edota bertara joan beharko dute inskripzio orria osatu ahal izateko.
Mendi irteerak
Pirinioetara
VILLABONA, - 2008-08-25
Ikastaroak
Piraguan ibiltzeko aukera
TOLOSA, Txarama - 2008-07-11
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.