
2007-04-27 | 17:27:41
Kultura
Joxe Manuel Odriozolak Jaka saria jaso berri du
Saiakerakoa eman diote "Abertzaleak eta euskara" lanarekin
Joxe Manuel Odriozola altzotarrak “Abertzaleak eta euskara” lanarekin 7.000 euroko saria jaso du, Jaka sariaren bitartez.
Hau da epaileek lan honetaz goraipatu dutena: "Gaia interesgarria, eta menderatzen duen arlo batean. Bai aztergaiaren garapena eduki mailan, eta bai azalpena eta idazkera, garbi eta txukunak".
"Euskararen baitatik egindako gogoeta, zenbait jarrerarekin oso kritiko, prosa landuan eta ederrean. Pentsalari ezagun eta aintzat hartzeko moduko baten obraren beste urrats bat, osatzen ari den tesiaren beste mugarri bat.
Proiektu sendoa, ondo dokumentatua, berme handikoa, estilo soil baina zehaztasun handikoan garatua.
Euskal politikagintzaren muinak ulertzeko gakoetako bat izan daitekeena (euskara alderdi abertzaleen barnean), irakurlego zabal batentzat interesgarria izateaz gain, praktikan erabilgarri ere izan daitekeena".
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.