
2005-01-20 | 14:02:03
EKONOMIA
Langileek elkarretaratzea egin dute Tecasa enpresaren aurrean bi kaleratze salatzeko
Hilaren 24, 25 eta 26an greba deitu du enpresa komiteak
Orain gutxi izan diren bi kaleratzeren aurkako hamabost minutuko elkarretaratzea egin dute Tecasa enpresaren aurrean bertako langileek. Tecasa enpresak emandako arrazoia bi langile kaleratuek kanpoan montaje bat egitea joateari uko egin diotela izan da, enpresa komitetik azaldu dutenez. Greba deialdia egin du hilaren 24, 25 eta 26rako enpresa komiteak kaleratuak enpresara itzultzeko.
Kaleratutako bi langileak ere elkarretaratzean izan dira. Batek 11 urte daramatza Tecasan lan egiten eta besteak zortzi urte. Komite enpresatik azaldu dutenez, "langile hauek kaleratu nahian zebilen enpresa. Horietako bat LABeko hautagaia izan zen enpresa komitearen azken hauteskundeetan".
Tecasa enpresaren aurrean langileek egindako elkarretaratzearen une bat.
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.