Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Altzo
2008ko abuztuak 28, Osteguna

2004-11-30 | 18:07:23

EUSKARA

Marian Galarraga: "Anton Abbadia saria, euskararen alorrean jaso daitekeen garrantzitsuenetarikoa da"

Anton Abbadia saria jasoko du bihar Galarraga altzotarrak Foru Aldundiko jauregian

Tinko Euskara Elkarteak jasoko du gaur aurtengo Anton Abbadia saria Gipuzkoako Foru Aldundiaren jauregian egingo den ekitaldian; sariaren garrantziaz, Tinko Elkartearen lanaz... hitz egiteko aukera izan du Hitza-k «txiki-txikitatik euskari duintasuna ematen» saiatu den altzotarrarekin.

Marian Galarraga, Tinko Euskara Elkarteko lehendakaria, elkarrizketatzeko aukera izan du Hitza-k Anton Abbadia sariaren bezperan. Altzotarrari hainbat galdera egiteko aukera izan du. teak beste honako galderak erantzun ditu:
Anton Abbadia saria lortzeak zer suposatzen du Elkartearentzat?
Asko. Anton Abbadia saria jasotzea, inguru honetan, Nobel edo Oscar saria jasotzearen pareko da guretzat; euskararen alorrean jaso daitekeen saririk garrantzitsuenetarikoa da. Bide onetik goazen seinale. Egin duguna egin beharra zegoelako egin dugu; ez dugu ezer berezirik egin. Baina norbaitek egin duguna errekonozitzeak asko esan nahi du.
Saria oso banatuta dago; dezimoak Euskal Herriko txoko askotan banatuta daude. Motorra Tinko elkartea izan bada ere, inguruan lanean ari diren guztientzat izango dira eskertza hitzak. Elkarteko nire lankideei ere egiten duten lana eskertzea gustatuko litzaidake, izan ere, beraiek gabe ez genuke aurrera egingo.

 

 

Jasotako erantzunak:

Marian Galarraga:

Ezkerretik hasita zutik, Eli Zabaleta, erdian, Jaione Galarraga eta eta eskuin aldean, Marian Galarraga.

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.