
2004-10-07 | 13:16:56
HEZKUNTZA
Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako eskola berria
Lanak martxoan hastea espero da
Eusko Jaurlaritzako ordezkari bat izan zen pasa den astelehenean, urriaren 4ean, Altzon Imaz Bertsolaria eskola berriko proiektuaren berri emateko. Proiektua azaltzeaz gain, eraikin berria egiteko lanak martxoan hasiko direla azaldu zuen, besteak beste.
Imaz Bertsolaria eskola berria Santa Barbara ermita eta pilotalekuaren ondoan kokatuko da. Pasa den astelehenean, urriaren 4ean, bilera egin zuten Altzoko kultur gelan. Bertan, Eusko Jaurlaritzako ordezkari batek eskola berriaren proiektua azaldu zuen; era berean, lanak gauzatzeko egutegi zehaztua udaletxeari helarazteko asmoa agertu zuen. Eraikin berriak, bi solairu izango ditu; lanak, martxoa inguruan hasiko direla azaldu zuen Eusko Jaurlaritzako ordezkariak.
Santa Barbara eta pilotalekuaren atzekaldean egingo dute eskola berria.
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.