
2004-09-30 | 13:28:30
Herriko eskolaren proiektuaren berri emateko bilera astelehenean
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko ordezkari bat gerturatuko da Altzora
Santa Barbara ermitaren eta pilotalekuaren inguruan dagoen lur-sailean eskola berria eraikitzeko proiektuaren egungo egoera azalduko du astelehenean, urriaren 4ean, Eusko Jaurlaritzako ordezkarik batek.
Santa Barbara ermitaren eta pilotalekuaren inguruan dagoen lur-sailean eskola berria eraikitzeko proiektuak martxan jarraitzen du; Altzoko Udalak 2002ko urrian Eusko Jaurlaritzaren esku utzi zuen lur-sail hori, eskola martxan jartzeko beharrezko urratsak eman zitzan. Orduz geroztik, Eusko Jaurlaritzaren esku geratu da Altzoko eskola berria eraikitzeko ardura; proiektua idazteaz gain, eskola egingo duten kontratistaren aukeraketa eta eskola berriaren lanei ekitea. Apirila inguruan lanak hastea espero bazen ere, eskola eraikitzeko proiektua idazten dihardu oraindik Eusko Jaurlaritzak. Gauzak horrela, astelehenean, urriaren 4ean, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko ordezkari bat gerturatuko da Altzora «proiektuaren berri ematera eta egutegiaren inguruan hitz egitera», azaldu dute udaletxetik. Herriko eskolaren proiektuaren inguruan interesa duten herritarrei, astelehenean udaletxeko kultur ganbaran 17:00etan egingo den bilerara agertzeko gonbitea luzatu die Altzoko Udalak.
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.