
2004-09-02 | 13:10:55
KULTURA
Udala "pozik" agertu da erraldoiaren erakusketak izan duen harrerarekin
1.500 ikusle igaro dira Altzoko erraldoiaren erakusketatik; inguruko herrietatik gerturatu dira gehienak
Uztailan ireki eta abuztuaren hasieran, herriko jaiekin batera, itxi zituen ateak Altzoko erraldoiari buruzko erakusketak. Erraldoiaren berezko elementuak eta objetuak egon dira bertan erakusgai; 1.500 ikusle inguru gerturatu dira erakusketa ikustera (gehienak inguruko herrietatik): "Altzo bezalako herri txiki bat izanik, oso pozik egoteko kopurua" dela zehaztu dute udaletxetik.
Ordutegi zabala izan zuen Altzoko erraldoiaren inguruan udal liburutegian antolatutako erakusketak; uztailean zehar egon zen zabalik eta bertan erraldoiaren berezko elementuekin batera, testuak, irudiak... ere aurki zitezkeen. Bisitari kopuruarekin "oso gustura" agertu da Udala, eta gerturatu direnen "jarrera atsegina eta interes berezia" azpimarratu nahi izan du. Erraldoiaren elementuak San Telmo museoan aurkitzen dira baina ez jendeaurrean; gauzak horrela, "jendeak gustura" ikusi dituela azaldu dute udaletxetik. Oro har, "esperientzia polita eta errepikatzeko modukoa" dela zehaztu dute, bestalde.
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.