
2008-03-14 | 12:36:53
Larte-Erroizpera mendi irteera antolatu du Udalak
Igandean joango dira 09:00etan, plazatik abiatuta.
Altzoko Udalak iganderako Larte-Erroizpera mendi irteera antolatu du. 800 metroko altuera dauka menditxo honek eta ibilaldia ederra da oso. Belauntzaraino autoz abiatuko dira. Ibilaldia "erraza" dela adierazi dute, ez da prestaketa berezirik behar.
2007-12-14 | 16:05:55
Altzoko Udalak atzoko osoko bilkuran AHTren aurkako mozioa onartu zuen.
Inplikatuta dauden herriekin elkartasuna adierazi nahi izan du Altzoko Udalak eta "altzotarren hitza kontuan har dezaten eskatzen dugu". Alegiko eta Arrasateko biharko manifestazioetara joateko deialdia ere luzatu dute.
2007-04-27 | 17:27:41
Joxe Manuel Odriozolak Jaka saria jaso berri du
Saiakerakoa eman diote "Abertzaleak eta euskara" lanarekin
2005-01-20 | 14:02:03
Langileek elkarretaratzea egin dute Tecasa enpresaren aurrean bi kaleratze salatzeko
Hilaren 24, 25 eta 26an greba deitu du enpresa komiteak
Orain gutxi izan diren bi kaleratzeren aurkako hamabost minutuko elkarretaratzea egin dute Tecasa enpresaren aurrean bertako langileek. Tecasa enpresak emandako arrazoia bi langile kaleratuek kanpoan montaje bat egitea joateari uko egin diotela izan da, enpresa komitetik azaldu dutenez. Greba deialdia egin du hilaren 24, 25 eta 26rako enpresa komiteak kaleratuak enpresara itzultzeko.
2004-11-30 | 18:07:23
Anton Abbadia saria jasoko du bihar Galarraga altzotarrak Foru Aldundiko jauregian
Tinko Euskara Elkarteak jasoko du gaur aurtengo Anton Abbadia saria Gipuzkoako Foru Aldundiaren jauregian egingo den ekitaldian; sariaren garrantziaz, Tinko Elkartearen lanaz... hitz egiteko aukera izan du Hitza-k «txiki-txikitatik euskari duintasuna ematen» saiatu den altzotarrarekin.
2004-10-07 | 13:16:56
Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako eskola berria
Lanak martxoan hastea espero da
Eusko Jaurlaritzako ordezkari bat izan zen pasa den astelehenean, urriaren 4ean, Altzon Imaz Bertsolaria eskola berriko proiektuaren berri emateko. Proiektua azaltzeaz gain, eraikin berria egiteko lanak martxoan hasiko direla azaldu zuen, besteak beste.
2004-09-30 | 13:28:30
Herriko eskolaren proiektuaren berri emateko bilera astelehenean
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko ordezkari bat gerturatuko da Altzora
Santa Barbara ermitaren eta pilotalekuaren inguruan dagoen lur-sailean eskola berria eraikitzeko proiektuaren egungo egoera azalduko du astelehenean, urriaren 4ean, Eusko Jaurlaritzako ordezkarik batek.
2004-09-02 | 13:10:55
Udala "pozik" agertu da erraldoiaren erakusketak izan duen harrerarekin
1.500 ikusle igaro dira Altzoko erraldoiaren erakusketatik; inguruko herrietatik gerturatu dira gehienak
Uztailan ireki eta abuztuaren hasieran, herriko jaiekin batera, itxi zituen ateak Altzoko erraldoiari buruzko erakusketak. Erraldoiaren berezko elementuak eta objetuak egon dira bertan erakusgai; 1.500 ikusle inguru gerturatu dira erakusketa ikustera (gehienak inguruko herrietatik): "Altzo bezalako herri txiki bat izanik, oso pozik egoteko kopurua" dela zehaztu dute udaletxetik.
Jaiak
Jaietako jubilatuen bazkarirako izen-ematea
ZIZURKIL, - 2008-07-24
Ikastaroak
Piraguan ibiltzeko aukera
TOLOSA, Txarama - 2008-07-11
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.