Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Altzo
2009ko uztailak 3, Ostirala

Azken ordukoak

2009-03-16 | 18:35:47

Maddi Amiano 44 kilo azpiko kadete mailako Euskadiko txapelduna da

Asteburuan jokatu zen judoko txapelketa Gasteizen

Hau lortuta Alacantera doa altzotarra, Espainiako Txapelketa jokatzeko

Ez du erantzunik

2008-12-17 | 12:46:48

Kultur Astea gaur hasiko dute Loatzo musika eskolakoen saioarekin

Gaur 18:00etan izango da saioa elizan

Bihar osteguna, 19:30ean "Euskal kirolaren zainak" deitu duten mahai ingurua antolatu dute eta Aimar Irigoien harri-jasotzailea, Mikel Astarloza txirrindularia eta Maider Mendizabal pilotaria ariko dira. Udaletxean izango da.

Ez du erantzunik

2008-03-14 | 12:36:53

Larte-Erroizpera mendi irteera antolatu du Udalak

Igandean joango dira 09:00etan, plazatik abiatuta.

Altzoko Udalak iganderako Larte-Erroizpera mendi irteera antolatu du. 800 metroko altuera dauka menditxo honek eta ibilaldia ederra da oso. Belauntzaraino autoz abiatuko dira. Ibilaldia "erraza" dela adierazi dute, ez da prestaketa berezirik behar.

Ez du erantzunik

2007-12-14 | 16:05:55

Altzoko Udalak atzoko osoko bilkuran AHTren aurkako mozioa onartu zuen.

Inplikatuta dauden herriekin elkartasuna adierazi nahi izan du Altzoko Udalak eta "altzotarren hitza kontuan har dezaten eskatzen dugu". Alegiko eta Arrasateko biharko manifestazioetara joateko deialdia ere luzatu dute.

Ez du erantzunik

2007-04-27 | 17:27:41

Joxe Manuel Odriozolak Jaka saria jaso berri du

Saiakerakoa eman diote "Abertzaleak eta euskara" lanarekin

Ez du erantzunik

Langileek elkarretaratzea egin dute Tecasa enpresaren aurrean bi kaleratze salatzeko

2005-01-20 | 14:02:03

Langileek elkarretaratzea egin dute Tecasa enpresaren aurrean bi kaleratze salatzeko

Hilaren 24, 25 eta 26an greba deitu du enpresa komiteak

Orain gutxi izan diren bi kaleratzeren aurkako hamabost minutuko elkarretaratzea egin dute Tecasa enpresaren aurrean bertako langileek. Tecasa enpresak emandako arrazoia bi langile kaleratuek kanpoan montaje bat egitea joateari uko egin diotela izan da, enpresa komitetik azaldu dutenez. Greba deialdia egin du hilaren 24, 25 eta 26rako enpresa komiteak kaleratuak enpresara itzultzeko.

Ez du erantzunik

Marian Galarraga: "Anton Abbadia saria, euskararen alorrean jaso daitekeen garrantzitsuenetarikoa da"

2004-11-30 | 18:07:23

Marian Galarraga: "Anton Abbadia saria, euskararen alorrean jaso daitekeen garrantzitsuenetarikoa da"

Anton Abbadia saria jasoko du bihar Galarraga altzotarrak Foru Aldundiko jauregian

Tinko Euskara Elkarteak jasoko du gaur aurtengo Anton Abbadia saria Gipuzkoako Foru Aldundiaren jauregian egingo den ekitaldian; sariaren garrantziaz, Tinko Elkartearen lanaz... hitz egiteko aukera izan du Hitza-k «txiki-txikitatik euskari duintasuna ematen» saiatu den altzotarrarekin.

Ez du erantzunik

Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako eskola berria

2004-10-07 | 13:16:56

Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako eskola berria

Lanak martxoan hastea espero da

Eusko Jaurlaritzako ordezkari bat izan zen pasa den astelehenean, urriaren 4ean, Altzon Imaz Bertsolaria eskola berriko proiektuaren berri emateko. Proiektua azaltzeaz gain, eraikin berria egiteko lanak martxoan hasiko direla azaldu zuen, besteak beste.

Ez du erantzunik

Bideoa

 

Behe Bidasoako Hitzaren aurkezpen bideoa

Behe Bidasoako Hitza

Agenda

Azoka

Garagardo Azoka
IRURA, Pilotalekua - 2009-07-03

Mendi irteerak

Pirinioetara
TOLOSA, - 2009-06-25

Ekitaldi guztiak ikusi »

Bat-batean

Datua

XX

Aurten XX. Joxean Tolosa pilota Txapelketa jokatuko da udan zehar Amezketako pilotalekuan.

Irudia

Voith-Gorostidiko babes ofizialeko etxebizitzen zozketa egin dute

Voith-Gorostidiko babes ofizialeko etxebizitzen zozketa egin dute

Tolosako Udalak Voith-Gorostidi eremuko babes ofizialeko etxebizitzen zozketa egin du. 572 eskatzaile izan dira (loteria-ontzian 727 bolatxo zeuden) eta 79 etxebizitza zozketatu dira.

Eztabaidak

Tolosa

Eitb-k eguraldi mapa aldatu du: mapa nagusian Euskal Herriko herrialdeez gain Espainiako Errioxa eta Kantabriaren berri emango dute. Zer iritzi duzu?

Jasotako azken mezua:

2009-07-01

Ez diot zentzurik bilatzen Kantabria eta Errioxa Euskal Telebistan emateari? Zer dute horiek euskald...(+)

Inkestak

Tolosa

Uda garaiko beherapenak: krisi garaian gehiago aprobetxatuko dituzu edo gutxiago?

Gehiago    Gutxiago   

 

Jasotako azken mezua:

Ni ez naiz beherapenen zain egoten eta erosketetara joateko. Egunen batean, bueltatxoren bat egingo ...(+)

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.